Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> Ekintzak  >> Euskal Eurohiriaren forua

Euskal Eurohiriaren forua

EUSKAL EUROHIRIAREN FORUMA

Donostiako sute, suntsiketa eta hiria berriz eraikitzeko erabakiaren bigarren mendeurrena ospatzen zela eta Euskal Eurohiriaren sorreraren hogeigarren urtemuga zela bide, Euskal Eurohiria garatzeko mugaz gaindiko agentziak eta Donostiako Udalak

“EUSKAL EUROHIRIAREN FORUMA” antolatu zuten 2013ko azaroaren 14 eta 15ean, Donostiako Miramar jauregian.

Helburua

Forum horren helburua Euskal Eurohiriko ordezkari politiko, tekniko, instituzional eta sozioekonomikoak biltzea zen, beren proiektuak aurkezteko, biharko Eurohiriaren gainean duten ikuspegi estrategikoari buruz eztabaidatzeko eta 2014-2020 aldirako Euskal Eurohiriaren plan estrategiko eragilea lantzeko prozesua hasteko.

Hiri proiektu nagusiak

200 bat pertsona bertaratu ziren bereziki aberasgarriak izan ziren aurkezpen eta eztabaidetara. Aurkeztutako hiri proiektu nagusien artean, honako proiektu hauek nabarmendu behar dira: Euskal Kosta-Aturri aglomerazio elkargoko urbazterrak berreskuratzeko proiektua; Irungo geltokiko trenbideko eta Pasaiako badiako hondartzaren hiri birsorkuntzako proiektua; Hego Lapurdiko Hiriguneko ura kudeatzeko hiri proiektuak eta Donostiako Alkateak aurkeztutako Donostia 2016 Kulturaren Europako Kultur Hiriburua proiektua. Gipuzkoako Foru Aldundiak mendekotasun energetikoak Eurohiriaren lurraldean zer eragin duen ere azpimarratu zuen, bai eta itsas energiak duen ahalmena ere.

Bestalde, gizarte zibilaren askotariko aurkezpenek Euskal Eurohiriaren lurraldeko mugaz gaindiko lankidetzaren dinamismoa agerian utzi zuten hainbat arlotan: garapen ekonomikoan (Bihartean mugaz gaindiko merkataritza ganbera, InnovMugabe lankidetza-proiektua, NOBATEK 7 Tecnalia lankidetza teknologikoa), ingurumenean (Euskal Eurohiriaren Bilbe Berde eta Urdina, ura kudeatzeko Guratrans Gestión proiektua, GIS Littoral), garraioan (Transfermuga), kirolean eta kulturan (Bera Bera / Baionako Aviron kirol-kluben arteko lankidetza, Dantza Hirian hiriko dantza garaikideko proiektua, Bidasoa Txingudi pass turistikoa, Donostia 2016 / Euskal Kultur Erakundearen arteko kolaborazioak).

Eurohiriaren etorkizuna ... proiektu zehatzak

Egungo proiektuei buruzko aurkezpen eta eztabaidetatik harago, Eurohiriaren etorkizunaz eztabaidatzeko aukera ona izan zen foroa, sortu zenetik 20 urte igaro ondoren. Hautetsi guztiak bat zetozen herritarren zerbitzurako proiektu zehatzak ezartzeko beharra dagoela esatean. Laneko gai batzuk lehentasunezkotzat jo ziren: Baiona eta Donostiaren arteko mugikortasuna, ingurumena, uraren kalitatea  batez ere, kultura eta Donostia 2016an Kulturaren Europako Hiriburu hautatu izana baliatzea, turismoa, azpiegiturak (Baiona eta Pasaiako portuak, Miarritze eta Hondarribiko aireportuak), hizkuntz politika, goi mailako irakaskuntza, ikerketa eta garapen teknologikoa.

 

Azkenik, baliabide urriko testuinguru orokorrean, bertaratutako ordezkari politiko guztiek honako hau azpimarratu zuten: alde batetik, Europak eskainitako finantza-aukerak baliatzeko beharra, eta bestetik, plan estrategiko eragile bat egitea, Europa 2020 estrategiarekin eta etorkizuneko 2014-2020 aldirako Programa Eragileen lehentasunekin (POCTEFA bereziki) bat etorriz.

 

Informazio gehiagorako:

Opens internal link in current windowForumeko aktak, argazkiak eta bideoak.


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI