Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> PROIEKTUA  >> Helburuak

Helburuak

Euskal Eurohiriko proiektuaren helburua da, Baiona eta Donostiaren arteko 50 kilometroko tartean zabaltzen den hiriko errealitatea (gaur egun, administrazio egitura ezberdinak bata bestearen alboan jartze hutsarekin antolatuta dago) 600.000 biztanleko Europako metropoli berri batean bihurtzea, eta metropoli horretako azpiegiturak, hiri zerbitzuak eta gobernuaren tresnak elkarrekin sortuko dira.

2000. urtean idatzitako Euskal Eurohiriaren Liburu Zuriak hiru helburu nagusi ditu:

  • Intermodalitateko, komunikazioko eta informazioko plataforma atlantikoa ezartzea, igarobiderako egungo korridorea garapeneko euro-korridore bihurtuz,
  • Sarean jardungo duen metropoli lineal polizentriko bat egituratzea, espazioa eta azpiegiturak kontrolatuz. Eskainiko dituen zerbitzuek eta ekipamenduek, halaber, Europa mailako metropoli izateko baldintzak beteko dituzte, haien artikulazioari eta kalitate mailari dagokienez.
  • Natur ondarea babestea eta balioan jartzea ingurumen bikaintasunaren bidez, eta “metropoli berdea” kontzeptuari aplikatuz.

© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI