Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> Ekintzak  >> REDVERT proiektua

REDVERT proiektua

Euskal Eurohiriaren Sare Berdea eta Urdina proiektua Mugaz Gaindiko Agentziak jarri zuen abian 2011n eta mugaz gaindiko lankidetzako Europako POCTEFA programak eta Akitania-Euskadi Euroerregioa AECT-k finantzatu dute. Proiektuaren helburua da Euskal Eurohiriak benetako bilbe berdea eta urdina izatea, lurraldeko administrazio ezberdinei egiten dituzten lurralde plangintzako proiektuetan bioaniztasunaren kontserbazio erronkak kontuan hartzea ahalbidetuko diena.

Proiektuak 3 fase ditu:

  1. Euskal Eurohiriko korridore ekologikoei buruzko azterlan kartografikoa egitea (2012-2014).
  2. Euskal Eurohiriko korridore ekologikoak zaindu eta horien balioa azpimarratzeko estrategia eta jarduketa-plana osatzea (2014-2015).
  3. Estrategia eta jarduketa-plana bultzatzea eta zabalkundea ematea (2014-2015).

PROIEKTUAREN GARAPENA:

Euskal Eurohiriaren korridore ekologikoen sarearen azterketa kartografikoari dagokion proiektuaren 1. fasea eta bioaniztasun alorreko erronken identifikazioa 2012ko urte amaieratik 2014ko udaberrira bitartean egin zen. Prozesu horren ezugarri nagusiak hauek dira:

  • Pilotajea Garapen Iraunkorreko Mugaz Gaindiko Batzordeak egin du eta Mugaz Gaindiko Agentziako kideek eta kide diren erakundeetako ingurumeneko teknikariek osatu dute batzorde hori.
  • Oiartzungo EKOLUR eta St Paul de Daxeko ETEN Environnement ingurumen aholkularitzako enpresek egin dute proiektuen gauzatze teknikoa. Bi enpresa horiek 2012ko urrian egindako kontratazio publikoko prozesu baten ondoren hautatuak izan ziren.
  • Azterketaren prozesu osoan zehar kontsultsak egin zaizkie adituei, elkarteei eta lurraldeko beste administrazio batzuei.
  • Garapen Iraunkorreko Mugaz Gaindiko Batzordeak eta lurraldeko teknikari adituek azterketaren emaitzak balioztatu zituzten.

Erabilitako metodologia:

Euskal Eurohiriko korridore ekologikoak identifikatu eta kartografiatzeko erabilitako metodologia aldi berean garatu diren bi prozesu osagarritan antolatu da:  lanen egikaritze teknikoa aholkularitza enpresen eskutik, batetik, eta azterlanaren kontsulta, partaidetza eta sustapen prozesua, bestetik.

Azpimarratzekoa da lehenengo aldiz egiten dela korridore ekologikoei eta bioaniztasun erreserbei buruzko azterketa kartografikoa mugaz gaindiko mailan, bai Frantzian eta bai Euskal Herrian. Hain zuzen ere, aurrez egin izan diren lanak erregioaren edo nazioaren perimetrora mugatu izan dira, mugaz gaindiko lurralde jarraitutasunik gabe.

 

Azterlana hainbat etapatan gauzatu da:

  1. Lan perimetroak zedarritzea, bi perimetro beraiztuz, bat mugatua eta bestea zabaldua; faunaren joan-etorriek eta korridore ekologikoek muga administratiboak gainditzen baitituzte.  

  2. Egon daitezkeen korridore ekologikoak identifikatzea honako hauen bidez:   
    • Bilbeen eta azpibilbeen definizioa eta kartografia.
    • Bioaniztasun erreserben identifikazioa eta zedarritzea
    • Espezieen eta hautatutako  xede espezie taldeen hautaketa: 12 xede espezie hautatu dira.      
    • Egon daitezkeen korridore ekologikoen modelizazioa eta modelizatu gabeko espezieen desplazamendua

  3. Euskal Eurohiriaren jarraitutasun ekologikoen ebaluazioa eta sailkapena.

  4. Sare ekologikoari buruzko erronka nagusien azterketa:
    • Gatazka guneak eta puntu beltzak identifikatzea.
    • Eurohiriaren sektore edo gune gakoak aurkitzea eta hartu daitezkeen neurrien lehen pista.

Azkenik, prozesu honi esker espezieen joan-etorriekin zerikusia duten gaiei dagokienez Eurohiriko lurraldearen egoerari buruzko irudi dinamiko bat osatu ahal izan da, eta ondorioz bioaniztasunaren kontserbazioari buruzko irudia. Horrela, Eurohiriaren funtzionalitate ekologikoaren maila babesteko edo lehengoratzeko, izaera orokorreko nahiz bereziko (gako sektoreei buruz) gomendioak osatzea lortu da.

 Eskuragai dauden entregak:

Lanaren hurrengo etapak:

  • 2. fasea: Lurraldeko naturguneen konektibitatea ziurtatzeko estrategia bat eta jarduketa programa bat prestatzea (Euskal Eurohiriko eta bere eragin eremuko korridore ekologikoen azterketa kartografikoaren emaitzak kontuan hartuta).
  • 3. fasea: Euskal Eurohiriko eta bere eragin eremuko korridore ekologikoen azterketa kartografikoa sustatzea eta balioan jartzea, baita ekintzen jarduera plana ere (horren barruan hartuta Euskal Eurohiriko eskola-trukeen programaren 2013-2014 eta 2014-2015 edizioak, zeinaren helburua baita gazteak sentsibilizatzea Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen garrantziaz). 

Aurrekontu osoa: 

Guztira ………………………………...………     304.280 €

Horren barruan:

-          FEDER (POCTEFA) dirulaguntza …………  197.782 €

-          AECT Aquitaine-Euskadi dirulaguntza ….…    10.000 €


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI