Baiona-Donostia mugaz gaindiko lankidetza-proiektua 1993ko urtarrilaren 18an sortu zen, Baiona-Angelu-Miarritze Barrutiko Henri Grenet orduko presidenteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi Eli Galdosek sinatutako mugaz gaindiko lankidetza hitzarmenarekin. (Mugaz gaindiko Lankidetza Hitzarmena)
Euskal Eurohiria mugaz gaindiko lurralde batean finkatzen da, eta erabateko “hiri continuum” bat osatzen duena:
Haren helburua Baiona eta Donostiaren arteko 50 kilometroko tartean zabaltzen den hiriko errealitatea (gaur egun, administrazio egitura ezberdinak bata bestearen alboan jartze hutsarekin antolatuta dago) 600.000 biztanleko Europako metropoli berri batean bihurtzea, eta metropoli horretako azpiegiturak, hiri-zerbitzuak eta gobernuaren tresnak elkarrekin sortuko dira.
1997an, proiektuaren garapena errazteko, Baiona-Angelu-Miarritze Barrutiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Eurohiria garatzeko mugaz gaindiko agentzia sortu zuten, Interes Ekonomikoko Europako Talde modura (AEIE), legean agindutako formarekin (mugaz gaindiko agentziaren estatutuak eta barne-araudia).
Haren jarduteko printzipioak honako hauek izan ziren, eta hala izaten jarraitzen dute gaur egun ere:
1998an, mugaz gaindiko agentziak hausnarketa estrategikoko prozesu bat abian jarri zuen arku atlantikoaren eta Europako hiri sistemaren bihotzean metropoli bat eraikitzeko. Hausnarketa estrategiko interaktibo hori 2000. urteko ekainean amaitu zen, Euskal Eurohiriaren Liburu Zuria idatzi zenean, eta liburu horrek 3 helburu nagusi ditu:
Liburu Zuria argitaratu ostean, mugaz gaindiko agentziak hainbat ekintza gauzatu ditu, haien artean:
Gainera, agentziak sektoreko zenbait batzorde abian jarri zituen (ingurumena, kultura, turismoa, gizarte zerbitzuak, ekonomia arloko sinergia, kirolak, habitataren eta etxebizitzaren behatokia, osasun publikoaren behatokia). Esparru horretan abiarazitako ekintzen artean, ondorengoak azpimarratzen ditugu:
2008an, mugaz gaindiko agentziaren jarduera bi ardatz estrategikotara bideratu zen:
Gaur, 20 urteko lanaren ostean, mugaz gaindiko agentziak hausnarketa estrategiko bat sustatu nahi du, Euskal Eurohiriaren proiektuari beste bultzada bat emateko asmoz – BIHARKO EUROHIRIrako.
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI