Oso eguraldi ederra izan zuten Angeluko Sainte Anne eta Hernaniko Institutuko ikasleek joan den martxoaren 31n, astelehenean, eta apirilaren 1ean, asteartean, Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen gaia lantzeko elkartu zirenean.
- Astelehean, Irungo Plaiaundiko parke ekologikoa bisitatu zuten eta, gero, Guadalupeko baselizan hartu zuten atsedena eta paisaia aztertu zuten bertan dagoen begiratokitik.
- Hendaiako Bellavista aterpetxean pasa zuten gaua.
- Asteartean, Angeluko Izadia parke ekologikoa bisitatu ondoren, hondartzan bazkaldu zuten.
Bi egun elkarrekin pasa ondoren, ikasle-trukean jarraituko dute lanean eta, lanak bukatu ondoren, Euskal Eurohiriaren ingurumen egunean aurkeztuko dituzte egindakoak, maiatzaren 13an, Errenterian.
Informazio gehiago izateko, begiratu http://elkartrukeak2013-2014.blogspot.fr/
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI