Joan den 2013an, Euskal Eurohiriaren garapeneko mugaz gaindiko Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bihartean erakundeak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak Mugaz gaindiko ekimenaren saria sortu zuten, Gipuzkoan eta Iparraldeko Euskal Herrian mugaz gaindiko lankidetzan ari diren enpresa dinamikoenak saritzeko.
“Ekop” 2014 mugaz gaindiko enpresa ekimenaren sari banaketa ekitaldia Donostiako Gipuzkoako Merkataritza Ganbarako Auditorioan izango da, urtarrilaren 30ean 15:30etik aurrera. Bertan egongo dira: Jean Grenet eta Jon Peli Uriguen, Mugaz gaindiko agentziaren gerentekideak; Georges Labazée, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren lehendakaria, eta Pedro Esnaola, Gipuzkoako Merkataritza Ganbarako lehendakaria.
Oraingo honetan, “Mugaz gaindiko lankidetzatik benetako mugaz gaindiko ekonomiaren hasieraruntz” izenburuko hitzaldi bat antolatu dugu, eta hona hemen aztergaiak:
Sari banaketaren ondoren, koktela izango da.
Parte hartzeko, bidal ezazue email bat ondorengo helbidera:
contact@eurocite.org/contact@eurohiria.org/contact@eurociudad.org/
Informazio praktikoa:
www.camaragipuzkoa.com/es/camara/camara2/Informacion-practica/como-llegar
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI