Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren garapenerako mugaz gaindiko Agentziak antolatzen du, 2005az geroztik, mugaz gaindiko ikasleen elkartrukerako programa bat Bidasoaren bi aldeetako ikastetxeen artean, ingurumena irizpide hartuta.
Aipatu mugaz gaindiko proiektuak ondorengo helburuak izan ditu: gazteak integratzea Euskal Eurohiriaren eraikuntzan; ikasleen ingurumen-arazoen gaineko sentsibilitatea handitzea; kulturen arteko trukea bultzatzea, iritziak eztabaidatu eta trukatzea, lan-taldean aritzea eta informazio-teknologia berrien erabilera bultzatzea harreman pertsonalak eratzeko garaian; eta Eurohiriaren kultura eta hizkuntzaren aberastasunaz jabetzea eta sustatzea hiru hizkuntza ofizialak erabiltzea eta ikastea.
Aurten, 10 ikasgelak hartu dute parte elkartruke programan, Bidasoaren bi aldeetako ikastetxeetatik, “Euskal Eurohiriaren korridore ekologikoen sarea” irizpide hartuta.
I. jardunaldiak Hondarribian izan dira, 2014ko otsailaren 10etik/11ra.
Ste. Marie eta La Anunciatako 56 ikasleek ondorengo ekintzak burutu dituzte:
Bi egun elkarrekin pasa ondoren, elkartrukeekin jarraitzeko aukera izango dute ikasleek. Horretarako, zenbait lan egingo dituzte elkarrekin, eta Eurohiriaren ingurumen egunean aurkeztuko dituzte, Errenterian, datorren maiatzaren 13an.
Informazio gehiago: Euskal Eurohiriaren mugaz gaindiko ikasleen elkartrukeei buruzko blogean.
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI