Ainara / Basandrea pelikula eleanitza da, mugaz gaindikoa eta partaidetzazkoa. Herritar guztiak inplikatzen ditu, zineko profesionalak, eta pelikula sortzen parte hartu duten guztiak, proiektuaren errotze lokala eta nazioarteko ikusgarritasuna uztartzeko, eta espero da 2016ko lehen seihilekorako amaituta edukitzea.
Herritarren inplikazioa filma egiteko prozesuaren hainbat unetan islatu da, hala nola: Eszenatokia berridazteko ardatzak proposatzen dituzten irakurketa batzordeak, eszenatokiaren berridazketa bera, rolen eta figuranteen castingak, barruko nahiz kanpoko dekoratuen aurrelokalizazioa eta lokalizazioa, liburuxkak, trailerrak, itzulpenak, ingeniaritza finantzarioa, babesleak bilatzea, nazioarteko sareekiko elkarlotura,...
Testuinguru horretan, « Où est la lune ? » elkarteak Ainara/Basanderea filmaren trailerren lehiaketa eta parte-hartzearen Ainara Saria antolatu ditu.
Helburua da Jean Darrigolen Ainara/Basanderea pelikularen berri ematea, eta gonbita luzatzea, denei, egile zinean partaidetza metodoak erabiltzeko.
Jean Darrigolen Ainara/Basanderea filmaren trailer parte-hartzaile onenak sarituko dira.
Lehiaketara aurkezteko epea zabalik egongo da 2013ko abenduaren 9tik 2014ko urtarrilera arte. Sarituak 2014ko otsailean ezagutaraziko dira.
Lehiaketaren oinarriak webgune honetan ikusi daitezke: www.ainara.teasers.ahaldelako.com
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI