Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> GAUR EGUN  >> berriak

berriak

30.05.2014

EUROPAKO POCTEFA PROGRAMAK REDVERT PROIEKTUA FINANTZATUKO DU


Maiatzaren 15ean, Frantzia-Espainia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programaren Programazio Batzordeak (POCTEFA) erabaki zuen Mugaz Gaindiko Agentziak aurkeztutako  Euskal Eurohiriaren Sare Berdea eta Urdina proiektuaren finantzaketa onartzea, eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) 197.782 euroko diru laguntza eman zion, hau da, proiektuaren kostu osoaren (304.280 €) % 65.

Euskal Eurohiriaren Sare Berdea eta Urdina proiektua 2011n jarri zuen abian Mugaz Gaindiko Agentziak, eta hiru fase ditu:

  1. Euskal Eurohiriko korridore ekologikoei buruzko azterlan kartografikoa egitea (2012-2014).
  2. Euskal Eurohiriko korridore ekologikoak zaindu eta horien balioa azpimarratzeko estrategia eta jarduketa-plana osatzea (2014-2015).
  3. Azterlana, estrategia eta jarduketa-plana bultzatzea eta zabalkundea ematea (2014-2015).

2012az geroztik, Mugaz Gaindiko Agentziak EKOLUR eta ETEN Environnement ingurumen-aholkularitzako enpresekin egiten du lan, baita lurraldeko autoritate eskudunekin ere, hain zuzen ere proiektuaren lehen fasea egiteko, Euskal Eurohiriaren korridore ekologikoen azterlan kartografikoa egiteko eta, biodibertsitateari dagokionez, oztopoak identifikatzeko.

Azterlana 2014an bukatuko da eta horri esker lortu da:

  • Eurohiriko bilbeak, biodibertsitateko erreserbak eta korridore ekologikoak zehaztea.
  • Konektibitate ekologikoa lortzeko gatazka guneak eta puntu beltzak identifikatzea.
  • Eurohirian giltzarri diren areak eta sektoreak zehaztea.
  • Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen konektibitatea errazteko gomendioak ematea.

2014ko ekainean, Agentziak proiektuaren 2. eta 3. fasea jarri beharko lituzke abian:

  • Lurraldeko naturguneen konektibitatea ziurtatzeko estrategia bat eta jarduketa programa bat prestatzea (Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen azterketa kartografikoaren emaitzak kontuan hartuta).
  •  Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen azterketa kartografikoa eta jarduketa programa bultzatzea eta horien balioa azpimarratzea.

© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI