Irun, 2015eko ekainaren 9a.
Bigarren hezkuntzako 400 ikasle elkartu dira Irungo Ficoba erakustazokan Euskal Eurohiriaren REDVERT biltzarra dela eta
Mugaz gaindiko Agentziak 2011n abian jarri zuen REDVERT Euskal Eurohiriaren sare berde eta urdinaren proiektuaren barruan, ikastetxeen arteko truke programa hau jarri da abian. Proiektuaren helburuak dira Eurohirian dauden korridore ekologikoen kartografia egitea, eta estrategia eta jarduketa plan bat prestatzea, korridore ekologikoak zaintzeko eta balioesteko. Proiektu honek Europako mugaz gaindiko lankidetza agentzia (POCTEFA) eta Akitania-Euskadi Euroeskualdea ditu babesle.
Jardunaldiaren egitaraua:
Iker Ruiz de Egino Baiona-Donostia Euskal Eurohiriko zuzendarikideak eta Maribel Lorenzo Bidasoa-Txingudiko Kontsortzioko ordezkariak ongi-etorria eman diete ikasleei, eta jardunaldiaz gozatzera eta Euskal Eurohiriaren berri ematera gonbidatu dituzte.
Euskal Eurohiriko igarobide ekologikoei buruzko lanen aurkezpena: ikasturtean zehar 12 eta 16 urte bitarteko 400 ikasleek elkarlanean jardun dute, txangoetan parte hartuz, aterpetxeetan egonaldiak eginez, eta power-pointak, bideoak eta argazkiak erabiliz gaurko aurkezpena prestatzen. 9 ikastetxe bikote antolatu dira:
Usandizaga eta Chantaco ikastetxeetako ikasleek biltzar honetan planteatutako proposamenak uztailaren 9an Ficoban egingo den profesionalen biltzarrean aurkeztuko dituzte (Donostia eta Baiona lotzeko funikularra, errepideen eta trenbideen eragina murrizteko neurri zuzentzaileak, eta abar.)
Arratsaldean, goizeko urduritasuna alde batera utzita, hainbat jarduera ludiko egin dituzte tailerretan antolatuta:
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI