Mugazgaindiko agentziaren gerentekide ohia, Mario Solano, hil da.
Joan den larunbatean, Baionan, Mario Solano zendu zen, Mugazgaindiko agentziaren gerentekide ohia. Baionako bizitza publikoaren pertsona ospetsua, alkateordeko ohia eta B.A.B. barrutiko presidenteordea hogei urtetan, mugaz gaindiko lankidetzaren ordezkaria eta Euskal Eurohiriaren sortzaileetako bat izan da Mario Solano. Mugaz gaindikoak zituen erroak eta uste-sendoak. Politikari bikainek izaten duten etorkizun-sena zuen, eta, haiek bezala, ardura osoz lan egin zuen bere hirikideen bizimodua hobetzeko.
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI