Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> GAUR EGUN  >> berriak

berriak

14.05.2014

ALAIA ETA ATSEGINA IZAN ZEN ERRENTERIAN EGIN ZEN INGURUMEN EGUNEKO KONGRESUA


Bigarren mailako 250 ikasle bildu ziren atzo, maiatzak 13, Euskal Eurohiriko ingurumen eguna ospatzeko. 

Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Iker Ruiz de Egino Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren zuzendari kideak egin zuten harrera, Niessen Auditoriumean, eta bertan aurkeztu zituzten 5 binomioek ikastaroan egin zituzten lanak. 

“Euskal Eurohiriko korridore ekologikoak” izan da ikastaro horretan aztertu duten gaia; txangoak egin dituzte, aterpetxean elkarrekin egon dira, eta elkarrekin prestatu dituzte aurkezpenak, horretarako power-pointak, bideoak, argazkiak eta abarrak erabilita. 

Euskal Eurohiriak 2013-2014 lehiaketan bultzatutako eskola trukaketa programaren barruan osatutako binomioak: 

  • Pasaiako La Anunciata – Donibane Lohitzuneko Sainte Marie
  • Errenteriako Koldo Mitxelena – Baionako Camus
  • Oiartzungo Haurtzaro – Baionako Etxepare lizeoa
  • Hernaniko Institutoa – Angeluko Sainte Anne
  • Oñatiko Institutoa – Baionako Etxepare lizeoa

 Arratsaldean, Merkatu zaharrean, goizeko nerbioak alde batera utzita, joku tradizionalak eta Flasmobe animatu bat izan zituzten, eta, bertan, ikasle eta irakasle askok hartu zuten parte. Horrezaz gain, Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleek lagunduta, bisita gidatuak izan zituzten Errenteriako hirigune historikoan barrena.

 

 


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI