Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> GAUR EGUN  >> berriak

berriak

15.07.2013

MUGAZ GAINDIKO EKONOMI HARREMANAK ERAIKIZ

Innov Mugabe Mugarik gabeko Berrikuntza proiektuaren balantzea


Irun, 2013ko ekainak 14

 

2010. urtetik, Innov Mugabe proiektua lanean aritu da, mugaz gaindiko enpresa-ehuna sendotzeko helburuarekin. Orain, balantzea egiteko garaia da, eta inplikatuta dauden alde guztiek bat egiten dute mugaz gaindiko lankidetzan proiketu honek arrakasta izan duela esatean.

 

Enpresak, prestakuntza-zentroak, teknologi zentroak, ingeniaritza espezializatuak; asko dira entitateak, eta, beraz, asko dira Bidasoa bizirikek eta Aglomeración Sud-Pays Basque delakoak bultzatutako eta POCTEFA Espainia, Frantzia, Andorra Lurralde Lankidetzeko Programa Operatiboak ere finantzatutako ekimen honetan inplikatuta dauden pertsonak.

Guztira, Bidasoaren bi aldeetako 14 udalerriei eragin die lanak. Horrela, mugak gehiago ezabatzea lortu dute, eta elkarrekin lan egin dute, gure enpresa-ehuna berrikuntzaren bidez lehiakorra izan dadin bultzatzeko.

 

Innov Mugabe enpresen lehiakortasuna baldintzatzen duten balioak eta gaitasunak hobetzera bideratuta egon da, eta baita mugaz gaindiko ekonomi lurraleko enpresa-ehunaren elkar ezagutzan aurrera egitera ere, betiere lankidetzaren eta lurralde-kohesioaren ikuspegitik.

Elkarlanaren fruitua

Jarduera asko egin dira, eta, beraz, emaitza asko izan dira.

Innov Mugabe-ri esker, leku bakar batean aurki dezakegu Bidasoa Sud Pays Basque lurraldeko enpresei buruzko informazio guztia. www.bidasoa-sudpaysbasque.com Web plataformak aukera ematen digu, adibidez, enpresa-direktorio zabal bat ikusteko sektoreka zatituta daude, gainera, non dauden ikus dezakegu, geolokalizio-sistema bati esker. Web horretan, lurraldeari buruzko informazio sozioekonomikoa ere aurkituko dugu, edo enpresa azpikontratatzaileen katalogo bat.

 

Urte hauetan, lan zuzena egin da 200 enpresarekin, helburutzat hartuta lankidetzako ekonomi sektoreak identifikatzea eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuak antzematea. Lan horri esker, ohiz mugaz gaindiko elkarlaneko sektore identifikatuak berresteaz gainera, beste berri batzuk gehitu dira, eta honako sektore eta azpisektore hauek dira lan egiteko aukera ematen dutenak:

  • Nekazaritzako elikagaiak
  • Arte grafikoak
  • Egurra eta altzaria
  • Makineria eta ekipoak
  • Produktu elektronikoak eta elektrikoak
  • Produktu metalikoak
  • Kimika, plastikoa eta kautxua
  • Enpresatarako zerbitzuak
  • Ehungintza
  • Industria eta zerbitzu nautikoak
  • Beste batzuk

 

Horiekin guztiekin lan egin da, betiere pentsatuz enpresarteko lotura iraunkorrak sortzea, helburutzat hartuta lurraldearen lehiakortasuna hobetzea.

 

Ikus daitezkeen beste emaitza batzuk zuzenean lotuta daude oinarri teknologikoko berrikuntza-proiektuak bultzatzearekin. 20 diagnostiko teknologiko eta berrikuntza-prozesuetako egin dira, eta, gainera, ikerketa- eta berrikuntza-arloak dauzkaten teknologi zentroak eta prestakuntza-zentroak bisitatu dira.

 

Ildo berean, Bidasoa-Tek delakoak tailerrak eskaini dizkie parte-hartzaileei, enpresen, teknologi zentroen eta prestakuntza-zentroen arteko lana eta konexioa egiteko.

Gure etorkizunean inbertituz

 Innov Mugabe ez da hemen bukatzen; hau erakunde bultzatzaileek egiten jarraitu nahi duten lan baten hasiera izan da. Mugaz gaindiko lurralde bat izatearen berezitasunak abantaila asko eskaintzen ditu, eta ildo berean lan egiten jarraitu beharra dago, gure enpresa-ehunaren lehiakortasuna sendotzeko.

 

Horregatik, instituzioek konpromisoa daukate:

  • Berrikuntza izan dadin hazkuntza adimentsu bateranzko erronka ekonomikoei eta sozialei aurre egiteko bidea.
  • Enpresa-mundua hobe dadin eta produktu berriak sor daitezen garapen arduratsu eta iraunkor baten ildoan.
  • Sarean lan egin dadin maila guztietan, hazkuntza integratzaile baterako, lurraldeko giza-beharrak eta baliabide ekonomikoak kontuan hartuz.

 

Konpromiso hori jasota geratu da, gaur Agglómeration Sud-Pays Basquek eta Bidasoa bizirikek geroko 2014-2020 proiektuetarako konpromiso-gutuna sinatu dutenean.

 

Innov Mugabek lehenengo harriak jarri ditu mugaz gaindiko enpresa-lankidetzaren bidean, eta ondoan ditugunekin elkarlanean aritzearen garrantzia ikusi du, guztion onuraren aldeko lurralde indartsu, lehiakor eta berritzaile bat eraikitze aldera.


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI