argazkiak eta bideoak ikusi
Mugaz gaindiko Agentziak eta Donostiako Udalak “Euskal Eurohiriaren Forua” antolatu zuten Donostia —suntsitu ondoren—berreraiki zuteneko bigarren mendeurrena eta Euskal Eurohiria sortu zeneko 20. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Ekitaldia Donostiako Miramar Jauregian izan zen azaroaren 14an eta 15ean. Hau zen bileraren helburua: Euskal Eurohiriko eragileak egiten ari diren proiektuak aztertzea, etorkizuneko Euskal Eurohiriaren ikuspegi estrategikoari buruz hitz egitea, eta 2014-2020 aldirako Plan Estrategiko Eragilea egiteko abiapuntua izatea.
200 lagun inguruk hartu zuten parte oso baliotsuak izan ziren aurkezpen eta eztabaidetan. Aurkeztutako hirigintza proiektu nagusien arteanhauek aipatuko ditugu: Adour ibaiaren hondar-bankua berreskuratzeko proiektua — Côte Basque Adour Aglomerazioan —, Irungo geltokiaren eta Pasaiako Badiaren inguruko hiri-herriak biziberritzeko proiektuak, Sud Pays Basque aglomerazioko Urak kudeatzeko herrigune proiektua , eta Donostiako Udalaren Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua proiektua. Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak azpimarratu zituen mendekotasun energetikoak Euskal Eurohiriaren lurraldean duen eragina eta itsasoko energien potentziala.
Bestalde, politikariak ez ziren bestelako partaideek ere aurkezpen ugari egin zituzten azpimarratzeko mugaz gaindiko lankidetzaren bizitasuna Euskal Eurohiriko lurraldean, garapen ekonomikoaren eremuan batik bat (Bihartean Mugaz gaindiko Merkataritza Ganbera, Mugabe Berrikuntza proiektua, Nobatek/Tecnalia lankidetza teknilogikoa, ingurumenean (Euskal Eurohiriaren trama berdea eta urdina, Guratrans urak kudeatzeko proiektua, GIS Littoral), garraioan (Transfermuga), kirolan eta kulturan (BeraBera-ren eta Aviron Bayonnais-en arteko lankidetza, Dantza Hirian hiriko dantza garaikidea, Pass touristique Bidassoa Txingudi, Donostia 2016 lankidetzak/ Institut Culturel Basque).
Dagoeneko abian dauden proiektu eta trukaketez gain, Forumak aukeraeman du Eurohiriaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko, 20. urteurrena bete ondoren. Ordezkari guztiak daude ados hiritarren aldeko proiektu zehatzak egin behar direla esateko unean. Izan ere, zenbait langai lehentasunezkotzat jo dira: Donostia eta Baionaren arteko mugikortasuna, ingurumena eta, batez ere, uren kalitatea, kultura, eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua labelaz baliatzeko beharra; turismoa, azpiegiturak (Baiona eta Pasaiako portuak eta Miarritze eta Hondarribiako aireportuak), hizkuntza politika, goi-mailako irakaskuntza, ikerketa, eta garapen teknologikoa.
Amaitzeko, eta gaur egun baliabide gutxiko testuinguru batean gaudela kontuan izanik, bertan zeuden ordezkari politiko guztiek azpimarratu zituzten Europak emandako aukera finantzarioak baliatzeko beharra eta Europa 2020 estrategiaren araberakoa izango den jarduera plan estrategiko baten premia; halaber, 2014-2020 etorkizuneko jarduera programen lehentasunak ere kontuan hartzekoak direla adierazi zuten (POCTEFA hain zuzen ere).
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI