Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> GAUR EGUN  >> berriak

berriak

17.07.2015

Aurkezpen eta elkartrukeen REDVERT jardunaldi bereziki aberatsa!


Mugaz Gaindiko Agentziak uztailaren 9an Irungo FICOBA biltzar-gunean antolatutako jardunaldiak mugaz gaindiko lurraldeko ehun eragile baino gehiago elkartu ditu REDVERT proiektuaren emaitzen inguruan. Eragile horiek Ingurumen eta Lurralde Antolaketaren arduradunak dira.

 

Irungo alkate José Antonio Santanoren harrera hitzen ondoren, Miguel Angel Crespo Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskal Eurohiriaren ordezkariak ireki zuen jardunaldia, eta  azpimarratu zuen REDVERT proiektua Europako kezka nagusietako bat dela, bere mugaz gaindiko izaeragatik eta gaur egun bereziki arriskuan dagoen bioaniztasuna zaindu nahiagatik.

 

Hautetsiek, teknikariek, adituek, erakundeek eta gazteek eztabaidagai izan dituzte Euskal Eurohiriaren korridore ekologikoen ikerketa kartografikoaren emaitzak eta Euskal Eurohiriaren bioaniztasuna zaintzeko eta balioesteko ardatz estrategikoen eta egintzen proposamenak.  Jorge Gonzalez eta François Esnault adituek berezitasun bat nabarmendu dute: lehen aldiz egin dela REDVERT ekimena mugaz gaindiko eskalan.

 

Donostiako Jose María Usandizaga institutuko eta Donibane Lohizuneko Collège Chantacoko ikasle gazteek lurraldeko hautetsiei eta eragileei ere azaldu dizkiete haien proposamenak. Proposamen horiek Euskal Eurohiriaren mugaz gaindiko ikasleen arteko elkartruke programaren barruan bioaniztasuna babestearen alde egindakoak dira. Mugaz Gaindiko Agentziaren gerente-kide eta  Aglomeración Côte Basque – Adour-en lehendakari den Jean-René Etchegarayk estimatu ditu proposamen horiek batez ere, azpimarratu baitu belaunaldi gazteek ondo ulertu dutela mugaz gaindikoaren interesa eta politika publikoetan naturaren babesa sartu beharra.

 

Parte hartzaileek berehala ezagutu ahal izan dituzte hainbat ekintza eta komunikazio euskarri, helburu hauek dituztenak: proiektuaren barruan lortutako datuak zabaltzea, eta eragileak eta herritarrak haien natura ondarearen zaintzarekin zerikusia duten gaien inguruan sentsibilizatzea.

 

IENE Europako sareko Carmell Rosellek eta Lilleko meatzetariko Sandrine Bellandek aukera eskaini diete parte hartzaileei bilbe berde eta urdinetako esperientziak eta Europako beste lurralde batzuetan bioaniztasuna zaintzeko egindako ekintzak ezagutzeko (Lille, Bartzelona…). Esperientzia horiek Eurohiria inspiratu ahal izango dute proiektuaren jarraipen operatibo bat erabakitzeko orduan.

 

Laburbilduz, POCTEFAren  Idazkaritza Teknikoko Teresa Zasek eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Christine Saraivak aipagai izan dituzte natura ondarea babesteko mugaz gaindiko  balizko proiektuak finantzatzeko aukerak, POCTEFA eta SUDOE lurralde lankidetzako Europako proiektuei buruzko beren aurkezpenetan.

 

Amaitzeko, Jean-René Etchegaray gerente-kideak ezagutzatik ekintza politikora igaro beharra azpimarratu du. “Natura ondarea muga zaharraren alde bietako politiketan sartu behar den “postulatu” zalantzagabea da. Eurohiriko ikasleen lekukotasunek adierazten dute belaunaldi berriek ondo ulertu dutela.”

Jardunaldiko aurkezpenetara iristeko, klikatu Opens external link in new windowhemen.


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI