Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> GAUR EGUN  >> berriak

berriak

22.05.2013

OSO ARRAKASTATSUA IZAN DA EUSKAL EUROHIRIAREN MUGAZ GAINDIKO ESKOLEN ARTEKO INGURUMEN EGUNEKO BATZARRA

Joan den asteazkenean, Donibane Lohitzuneko Sainte Marie Ikastetxean, 300 ikaslek ospatu zuten Euskal Eurohiriaren Ingurumen Eguna.


 “Kobazuloak-Les Grottes-Las Cuevas” gaia landu dute elkarrekin bigarren hezkuntzako 12 eta 16 urte bitarteko gazteek ikastaroan zehar. Binomioka antolatu zuten lana; hau da, Bidasoaren alde banatako bi ikastetxetako ikasleek pare bat irteera egin zituzten elkarrekin bere lurraldeetako kobazuloetara. Kobazuloetara joan ondoren, eta teknologia berriak baliatuz egin zuten lana burututa, euren lanak aurkeztu zituzten jardunaldiaren lehen zatian, egitasmoan parte hartu zuten guztien aurrean.  Donibane Lohitzun, Pasaia, Errenteria, Baiona, Oñati, Bidache, Oiartzun, Andoain eta Usurbiletik etorritako gazteek egin zituzten aurkezpenak, lan taldea eta bizikidetza girotzeko zenbait formatu erabilita: power-pointak, bideoak, argazkiak eta baita abestiak ere.

 

Arratsaldean jolasa izan zen nagusi; Saint Mairie ikastetxeko ikasleek gidari eta gonbidatzaile bikainak izan ziren, eta gazteek izugarri gozatu zituzten flashmob-a, tradiziozko jokuak, eta Donibane Lohitzunen barrena egin zituzten bisitaldiak.

Oinarritzat hartuta garapen iraunkorra lortzeko ezinbestekoa dela ingurumeneko kontzientziazioa eta funtzesko tresna bat dela heziketa gizarte kontzientziatua lortzeko, Donostia-Baiona Euskal Eurohiriak antolatzen du, 2005.etik aurrera, adierazi dugun eskola trukaketa. Izan ere, gazteen lana oso garrantzitsua da Eurohiria eraikitzeko eta oraindik bizirik dagoen “buruko muga” puskatzeko.

Eskola trukaketaren helburu nagusiak hauek dira:

 

  • Gure bizi-estiloarekin zerikusia duten ingurumen-arazoen gaineko sentsibilitatea handitzea eta ingurumenarekin errespetuzko jarrera eta jokabideak hedatzea ikasleen artean.

  • Kulturen arteko trukea bultzatzea, iritziak eztabaidatu eta trukatzea, lan-taldean aritzea eta informazio-teknologia berrien erabilera bultzatzea harreman pertsonalak eratzeko garaian.

  • Gure lurraldearen kulturaz eta hizkuntza aberastasunaz jabetzea, hiru hizkuntza ofizialak sustatuta: euskara, frantzesa eta gaztelania.

  • Etorkizuneko Euskal Eurohiriaren oinarriak eraikitzea.

 

 

Aurten ere bete ditu  lortu nahi genituen helburuak 2013.eko saioak, eta, parte hartzaile eta antolatzaile askoren  iritziz, guztiz arraskatatsua izan da.

 

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta, batez ere, gidari izan zen Sainte Marie Ikastetxeari!

 

 


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI