Etengabeko euria izan zuten lagun Baionako Camus ikastetxeko eta Errenteriako Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleek joan den apirilaren 3an, ostegunean, eta apirilaren 4an, ostiralean, Euskal Eurohiriko korridore ekologikoen gaia lantzeko elkartu zirenean.
- Ostegun goizean, Hendaiako Domaine d’Abbadieko bioaniztasunaz ohartu ziren. Bazkaldu ondoren, zenbait lantegi eta jarduera ludikotan hartu zuten parte, Errenteriako San Marko gotorlekuan.
- Afaria eta ostatua, Errenteriako Belabarratz aterpetxean.
- Ostiralean, hegaztientzako kabiak eta jantokiak eraiki zituzten.
Azpimarratu beharrekoa da oso interes handia adierazi dutela ikasleek elkarrekin pasa dituzten jardunaldietan eta benetan saiatu direla beste hizkuntza batean hitz egiten.
Elkarrekin bi egun horiek pasa ondoren, ikasle-trukean jarraituko dute lanean eta lanak bukatu ondoren, Euskal Eurohiriaren ingurumen egunean aurkeztuko dituzte egindakoak, maiatzaren 13an, Errenterian.
Informazio gehiago izateko, begiratu http://elkartrukeak2013-2014.blogspot.fr/
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI