Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz gaindiko Agentziak, “Bihartean” Mugaz gaindiko Merkataritza Ganberarekin elkarlanean, Ekop Sariaren III. edizioa ospatu zuen apirilaren 15ean, asteazkena, Hendaiako Abbadie auditoriumean.
Proiektu sarituak: eKop sari bat, eta bi accésit.
2015eko eKop Sarirako proiektuen lehiaketa ireki ondoren, 16 proiektu aurkeztu ziren; iaz, berriz, 4 proiektu. Irizpideak izan zirelarik lankidetzaren eredugarritasuna, eragin ekonomikoa eta bazkideetako bat gutxienez Euskal Eurohirian kokatuta egotea, Euskal Eurohiriko eta Bihartean Ganberako 6 kidez osatutako epaimahaiak 3 proiektu aukeratu zituen:
1. saria: ALGON-SOKOA, industria produktu berri bat garatzeko lankidetzako proiektuarengatik. ALGON Irungoa da eta metalezko egiturak egiten ditu (http://algonoutdoor.com/) eta SOKOA, berriz, Hendaiakoa eta bulegoko aulkiak egiten ditu (http://www.sokoa.com/).
Diego Badionak (Algon) eta Jean-Michel Berrak (Sokoa) trofeoa eta 3.000€ko txekea jaso zituzten Martin GARITANO Gipuzkoako diputatu nagusi eta EUSKAL EUROHIRIAREN lehendakariaren eskutik.
Accesita: INERZI I.E.E.E., industrian eta eraikuntzan espezializatutako 4 ingeniaritza etxeren artean egitura komun bat (Interes Ekonomikoko Elkarte Europarra) sortzeagatik (http://inerzi.com). Zerbitzu integral hori emateko, lau enpresa hauek beren jakintza batu dute: Irungo CADWORKS, Urruñako CUBI Ingenieritza, Baionako BET IMS eta Donostiako INAK Ingeniaritza.
Ana Calzadok, Pablo Calvetek, Jon Rotetak eta Pierre Guichardek 1.000 euroko txeke bat jaso zuten Andre GARRETAren (“Baiona-Euskal Herria” Merkataritza eta Industriako Ganberako lehendakaria) eta Pedro ESNAOLAren (Gipuzkoako Ganbera) eskutik.
Accesita, BASKLINK, Euskal Herri osoaren (Iparralde/Hegoalde) eskaintza turistikoa jasotzen jaso eta babesten duen plataforma digital bat sortzeagatik. Oiartzungo Gaingigo kooperatibak eta Hazparneko Waaz estudioak egina da ( http://www.basklink.com).
Joana Mendiburuk eta Emile Neguelouak 1.000 euroko txeke bat jaso zuten, Jean-René ETCHEGARAYren eskutik (Baionako alkatea, Euskal Kostalde - Aturri Herri Elkargoko Aglomerazioaren lehendakaria eta Euskal Eurohiriaren Agentziako kudeatzaile-kidea.
Mugaz gaindiko enpleguari buruzko hitzaldia.
Sari banaketaren aurretik, “Mugaz gaindiko enplegua, enpresentzako balio erantsi bat” izenburuko hitzaldi bat izan zen Silvia MULLER-WOLFF andrearen eskutik (Arbeits-Agentur Agentziaren arduraduna eta EURES-Teko kidea (Rhin Garaiko hiru nazioek osatutako mugaz gaindiko erakundea).
Frantzia, Alemania eta Suitzaren arteko mugaren lurralde horretan, mugaz gaindiko gaiei buruzko egitura bat sortu zen, eta beste batzuen artean, gai hauek lantzen ditu: enpresen eskaintzak, lan eskaerak eta mugaz gaindiko langileei dagozkien gizarte eta administrazioko gaiak.
Hitzaldiaren ondoren, gure lurraldearen ikuspegi bat emateko mahai inguru bat egin zen, partaide hauekin: Martine VEDRENNE andrea (Donibane Lohizuneko Pôle Emploi Agentziako erreferentea mugaz gaindi) eta Gotzone SAGARDUI andrea (Lanbideko Laneratzea Aktibatzea Zuzendaritzako burua).