Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

Estás en: Euskal Eurohiria  >> LIBURUTEGIA  >> Gidak  >> Goi mailako irakaskuntza

Goi mailako irakaskuntza

Europar Batasuna sortzearen ondorioetako bat, mugikortasunerako askatasuna da eta, besteak beste, lan eta ikasteko aukerak beste herrialde baten izatea aitortzen du. Hala ere, eskubide horiek erabili nahi dituen ikasleak beste hainbat arau errespetatu behar ditu, batez ere, bere ikasketak Europar Batasuneko beste herrialde batean onartuak izan daitezen.

Web orri honetan, aplikatzen den araudia aztertu beharrean, elementu praktikoetara lotuko gara argi eta garbi Eurohirian ikasketak edota lana egin nahi duen edonork zer nolako irizpideak jarraitu behar dituen azaltzeko.

Ikasketa eremutzat Gipuzkoako Lurralde Historikoa eta Côte Basque lurraldeak hartu ditugu, horiek baitira ikasleen mugikortasuna lortzeko hurbilen diren lurraldeak.

Web orri honetan biltzen diren guneak pribatuak zein publikoak direla ikus daiteke. Modu berean, Euskadiko eta Ipar Euskal Herriko hezkuntza instituzioek bi lurralde horietan diren araudiak kontuan hartu beharko dituzte. Hala ere, gomendagarria da informazio hori erakunde bakoitzarekin ziurtatzea.

Amaitzeko, Boloniako Adierazpena kontuan hartzea derrigorrezkoa da, 2010. urtetik hona ikasleen, irakasleen eta ikerlarien mugikortasuna arautzen baitu eta Europako Goi Mailako Hezkuntza sistema esparrua eraiki nahian ari baita.

 

© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI