Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> AGENTZIA

AGENTZIA

Euskal Eurohiria garatzeko mugaz gaindiko agentzia 1997an sortu zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Baiona-Angelu-Miarritze Barrutiak Interes Ekonomikoko Europako Talde modura (AEIE) sortu zuten, Euskal Eurohiriaren proiektua abian jartzeko xedearekin.

Mugaz gaindiko agentziaren egoitza honako leku honetan dago:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia,
    Gipuzkoa plaza, zk.g., 2. solairua 
    20004 Donostia-San Sebastián
  • Euskal Kosta-Aturri aglomerazio-elkargoa 
    15, avenue Foch
    64115 Baiona Cedex

AEIE:

  • Aurrekontu propioarekin funtzionatzen du, eta kide diren erakundeen kotizazioekin eta egindako proiektuekin lortutako diru-laguntzen bidez finantzatzen da.
  • Batzar Orokorra da erabaki politikorako organoa; presidenteak, presidenteordeak eta kide diren erakundeetako ordezkariek osatzen dute.
  • Presidente bat eta Presidenteorde bat izango ditu buru, eta horiek izango dira, bi urteko txandatan, Euskal Kosta-Aturri aglomerazio elkargoaren presidentea edo haren ordezkaria , eta Gipuzkoako Diputatu Nagusia edo haren ordezkaria.
  • Bazkide sortzaileek hautatutako bi kudeatzailekide dituen Kudeaketa Kontseilua arduratzen da, Batzar Orokorraren erabakiak betetzeaz eta taldea kudeatzeaz.
  • Bazkide sortzaileek hautatutako bi zuzendarikidek osatutako Zuzendaritza Batzorde batek zuzenduta, proiektuen eguneroko kudeaketaz arduratzen da.
  • Bi bazkide sortzaileen teknikariek osatutako baterako idazkaritza tekniko bat du.

Informazio gehiagorako: Initiates file downloadestatutuak kargatu 


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI