Urtero, mugaz gaindiko agentziak Euskal Eurohiriko lurraldean mugaz gaindiko proiektuak egiten laguntzen du babesleen bitartez.
Babestuak izateko, proiektuek ondorengo irizpideak bete behar dituzte:
- Kreditua izatea (bozketa mugaz gaindiko agentziaren urteko Batzar Orokorrean egingo da)
- Proiektuaren aldebiko mugaz gaindiko izaera izatea (osaeran edo egikaritzean)
- Proiektua, laguntza ematen denetik, hurrengo urteko lehen hiruhilekoan amaitzea, beranduenez ere.
- Euskal Eurohirian bizi diren proiektuen sustatzaileak (pertsona fisikoak eta juridikoak).
- Mugaz gaindiko agentziak proiektua gehienez ere 2 aldiz finantzatuta izatea.
- Txosten osoa (deskripzio zehatza duen plana, aurrekontua eta finantzaketa-plan bat eskatutako laguntzak barne, eta Euskal Eurohiriaren esparru estrategikoekin bat datozen ekintzak zehaztea).
2013 eta 2014an, bi proiektu babestu dira:
- Bera Bera klubak eta Baionako Avironek 2013an eta 2014an antolatutako Euskal Eurohiriaren zikloturisten martxa.
- Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteen mugaz gaindiko enpleguari buruzko hitzaldia/mahai-ingurua: “Euskal Herrian lan egitea: ezinezko misioa”, Baionako campuseko UPPA unibertsitateko mugaz gaindiko masterreko ikasleek 2014ko apirilean antolatuta.