Euskal Eurohiriaren Sare Berdea eta Urdina proiektua Mugaz Gaindiko Agentziak jarri zuen abian 2011n eta mugaz gaindiko lankidetzako Europako POCTEFA programak eta Akitania-Euskadi Euroerregioa AECT-k finantzatu dute. Proiektuaren helburua da Euskal Eurohiriak benetako bilbe berdea eta urdina izatea, lurraldeko administrazio ezberdinei egiten dituzten lurralde plangintzako proiektuetan bioaniztasunaren kontserbazio erronkak kontuan hartzea ahalbidetuko diena.
Proiektuak 3 fase ditu:
Euskal Eurohiriaren korridore ekologikoen sarearen azterketa kartografikoari dagokion proiektuaren 1. fasea eta bioaniztasun alorreko erronken identifikazioa 2012ko urte amaieratik 2014ko udaberrira bitartean egin zen. Prozesu horren ezugarri nagusiak hauek dira:
Euskal Eurohiriko korridore ekologikoak identifikatu eta kartografiatzeko erabilitako metodologia aldi berean garatu diren bi prozesu osagarritan antolatu da: lanen egikaritze teknikoa aholkularitza enpresen eskutik, batetik, eta azterlanaren kontsulta, partaidetza eta sustapen prozesua, bestetik.
Azpimarratzekoa da lehenengo aldiz egiten dela korridore ekologikoei eta bioaniztasun erreserbei buruzko azterketa kartografikoa mugaz gaindiko mailan, bai Frantzian eta bai Euskal Herrian. Hain zuzen ere, aurrez egin izan diren lanak erregioaren edo nazioaren perimetrora mugatu izan dira, mugaz gaindiko lurralde jarraitutasunik gabe.
Azkenik, prozesu honi esker espezieen joan-etorriekin zerikusia duten gaiei dagokienez Eurohiriko lurraldearen egoerari buruzko irudi dinamiko bat osatu ahal izan da, eta ondorioz bioaniztasunaren kontserbazioari buruzko irudia. Horrela, Eurohiriaren funtzionalitate ekologikoaren maila babesteko edo lehengoratzeko, izaera orokorreko nahiz bereziko (gako sektoreei buruz) gomendioak osatzea lortu da.
Guztira ………………………………...……… 304.280 €
Horren barruan:
- FEDER (POCTEFA) dirulaguntza ………… 197.782 €
- AECT Aquitaine-Euskadi dirulaguntza ….… 10.000 €
© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI